ABAO Bilbao Opera. Zirrara-Denboraldia 2022-2023
ABAO Bilbao Opera ABAO Bilbao Opera
2.92K subscribers
62 views
0

 Published On Apr 29, 2022

Irailaren 24an, larunbatean, kontzertu ikusgarri batek inauguratuko du ABAO Bilbao Operaren 71. denboraldia, eta ohorez agurtuko du Tutto Verdi proiektu enblematikoa, 16 urteko jardueraren ondoren. Denboraldi berriak proposamen, kultur jarduera, gizarte-programa.
Bost konpositorek, Verdik, Bellinik, Donizettik, Mozartek eta Puccinik, hain zuzen ere, italiar errepertorioko izenburu ezagunak ekarriko dituzte Bilboko eszenara, hala nola Tosca, Così fan tutte eta Il Trovatore, bai eta hain ohikoak ez diren I puritani eta Anna Bolena ere. Tutto Verdi Kontzertuak konpositorearen pasarte ezagunenetako batzuk eskainiko ditu, hots, Macbeth, Il trovatore, Don Carlos, Un ballo in maschera, Aida eta Nabucco obretako piezak eta ABAOn taularatu gabeko pieza bat: Nazioen ereserkia.
Denboraldi berri honetan, bederatzi abeslariren eta bi eszena-zuzendariren debuta izango dugu, eta sei batuta paregabek zuzenduko dute Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Bilboko Opera Korua, Boris Dujinen zuzendaritzapean, denboraldiaren koru-atalaz arduratuko da.
Ahots aparten erakunde gisa duen merezitako ospearen erakusgarri, ABAOk munduko antzoki nagusietan gehien eskatzen direnetako batzuk bilduko ditu: Jessica Pratt, Xabier Anduaga, Silvia Tro Santafé, Marko Mimica, Vanessa Goikoetxea, Oksana Dyka, Roberto Aronica, Mikeldi Atxalandabaso, Anna Pirozzi, Ekaterina Semenchuk eta Celso Albelo, besteak beste.
Ezagutza zientifikoaren sustapena eta kultur sorkuntza bereizgarri dituen BBVA Fundazioa ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan aritzen da, denboraldiaren babesle nagusi gisa.

show more

Share/Embed